Heriotza aseguruaren kontratuari buruzko informazio oharraren eskaera
- Telematikoki erabat izapidetzea
Informazio oharra bertara agertuta, posta bidez edo telematikoki, Internet bidez, eska daiteke. Informazio oharra telematikoki lortu nahi izanez gero, nortasuna ziurtagiri digital bidez ziurtatuko da.
Erregistroak duen informazioan oinarrituta, zenbait informazio ohar automatikoki eman ahal izango dira; beste batzuetarako, ordea, beharrezkoa izango da eskuz berrikustea.
Automatikoki sortzen ez diren informazio oharrak errazago emateko, posta elektronikoko helbidea jarri ahal izango da eta, behin sortuta, bertara bidaliko da informazio oharra. Nolanahi ere, egiaztapen kode segurua emango da, gero, informazio oharra kontsultatu ahal izateko.
Oharra jasotzeko epea 7 egunekoa izango da, eskaera hartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Baldintzak:
Ziurtagiri digitala izatea; adibidez, Diruaren eta Zerga-zigiluaren FNMT 2 CA motako ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa.
Consulta del estado de su solicitud y descarga de la Nota Informativa
- Telematikoki erabat izapidetzea
Heriotza aseguruaren kontratuari buruzko informazio oharraren egiaztapena
- Telematikoki erabat izapidetzea
Oharren ziurtagiri elektronikoa eskatu duten erakunde edo hirugarrenek ziurtagiriaren baliozkotasuna egiaztatu behar dute Egiaztatze kode segurua atalean. Horretarako, dokumentuan ageri den egiaztatze kode segurua erabili behar da.