Menu nagusia

Legezko oharra

​Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren Titulartasuna eta erantzukizunen erregimena

1671/2009 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluak, azaroaren 6koa, zeinaren bitartez 11/2007 Legearen zati bat garatzen den, azken hau ekainaren 22koa, hiritarren herri zerbitzuetarako sarbide elektronikoarena, zehazten du Egoitza sortzeko Aginduak bere titularra identifikatu beharko duela eta baita hartan hiritarren eskura jarritako kudeaketaz eta zerbitzuez arduratzen diren organoa edo organoak ere.

JUS/458/2010 Aginduaren 4 a) artikuluaren arabera, otsailaren 25ekoa, zeinaren bitartez Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa sortzen den, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren titulartasuna (https://sede.mjusticia.gob.es) Departamentuari dagokio.

Egoitzaren erantzukizunaren erregimenari dagokionez, hauxe dio artikuluak:

  1. Egoitzaren kudeaketa teknologikoa Informazioko eta Komunikazioko Teknologien Sailaren eskumena da.
  2. Egoitza elektronikoan hiritarren eskura jarriko diren edukien eta zerbitzuen zein kudeaketaren arduradunak izango dira Departamentuaren zentro zuzendarien titularrak eta, dagokienean, Egoitzan barneratuko diren Erakundeenak ere. Erantzukizuna indarrean dagoen legeriak titular bakoitzari ematen dizkio gaitasunekin bat etorriko da.
  3. Egoitzaren eduki komunen kudeaketa eta Departamentuko eta barne-hartutako Erakundeen zuzendaritza zentroekin koordinazioa, dagokionean, Departamentuaren Azpi-idazkaritzari esleituko zaio.

11/2007 Legearen 10.2 artikulua beteaz, ekainaren 22koa, hiritarrak Zerbitzu Publikoetan sartzeari buruzkoa, “egoitza elektroniko bat ezartzeak titularraren informazioaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta eguneratzearen inguruko erantzukizuna dakar, eta baita haren bitartez atzitu ahal izango dituen zerbitzuena ere".

Errege Dekretuaren 7.1 artikuluak, zeinaren bitartez Lege hori par​​​tzialki garatzen den, dio “Beste erakunde batera edo Herri Administraziora estekatutako egoitza elektronikoaren titularra ez da izango haren osotasunaren, egiazkotasunaren edo eguneratzearen erantzulea. Egoitzak ezarriko ditu egoitza ez den edo hirugarren bat ez denean sartzen den hiritarrak atzitutako informazioa edo zerbitzua egoitzari berari edo sarbide bati dagokion ala ez ezagutzeko".

Zentzu honetan, Egoitza Elektronikoan, esteken inguruko mezuen bitartez adierazten da egoitza uzten den edo hartan jarraituko den.

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren erabileraren inguruko baldintza orokorrak

Justizia Ministerioak jakinarazten dizu Egoitza Elektronikoa ( https://sede.mjusticia.gob.es) atzitzeak eta erabiltzeak, baita haren barruan dauden azpidomeinu eta direktorio guztiak ere (aurrerantzean, Egoitza Elektroniko gisa hartzen direnak), eta haren bitartez eskura daitezkeen zerbitzuak edo edukiak, Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzak bete behar dituztela, zerbitzu edo eduki horietako bat atzitzeak Baldintza Orokor osagarriak onartzea eragin badezakete ere.

Horregatik, Lege-ohar honetan bildutako baldintzekin ados ez bazaude, arren, ez ezazu Egoitza Elektroniko hau erabili, hura edo hartan datozen zerbitzuak eta edukiak erabiliz gero, testu honetan bildutako lege-oharrak onartzen dituzula ulertutzat ematea eragingo lukeelako.

Justizia Ministerioak eskubidea du Egoitzan aurretik ezer esan gabe aldaketak egiteko, Egoitzako edukiak zein diseinua zuzentzeko, aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko.

Aldizka eguneratzen diren Egoitzako edukiak eta zerbitzuak. Informazioaren eguneraketa berehala egiten ez dela-eta, Egoitzan bildutako informazioaren, zerbitzuen eta edukien indarraldia eta zehaztutasuna beti egiaztatzea iradoki dizugu.

Ohar honetan biltzen diren baldintzak eta terminoak alda daitezke, beraz, gure Egoitzera itzultzen zaren bakoitzean baldintzak berrikustera gonbidatzen zaitugu.

Frames

Justizia Ministerioak berariaz debekatzen du “framing” direlakoak egitea edo hirugarrenek webgunearen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak alda dezaketen mekanismoak erabiltzea.

Jabetza intelektuala eta industriala​

Bai Egoitzaren zein jatorri kodeen diseinua, bai haren logotipoak eta markak eta hartan agertzen diren gainerako ikur bereizleak, Justizia Ministerioarenak dira, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideekin daude babestuta.

Guztiz debekatuta dago haien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzerako beste jarduera oro, Justizia Ministerioaren berariazko baimena izan ezik.

Egoitza honen edozein eduki erabiltzeko baimena erabiltzaileari ematen zaiona, eduki hori deskargatzera eta haren erabilera pribatura mugatzen da, eduki horiek osorik erabiltzen badira eta haien iturria aipatzen bada (37/2007 legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioaren berrerabilerari buruzkoa).

Ikus Justizia Ministerioaren eskura jarritako informazio berrerabilgarria eta berriz erabiltzeko baldintzak egoitza elektroniko honetako datu irekien atalean.

Ziurtagiri Elektronikoen Politika. Betekizuna

Ziurtagiri elektronikoaren bitartez Justizia Ministerioaren izapideetan sartu ahal izateko, zure nortasuna egiaztatu eta elektronikoki sinatu beharko dituzu aurkeztutako idatziak.

Horretarako, @firma plataforman erabil daitezkeen ziurtagiri digitalak onartuko dira, hau da, Presidentzia Ministerioaren Administrazio Elektronikoko Goi Kontseiluaren orrian ikus daitezkeen zerbitzuen hornitzaileek jaulkiak.

Hizkuntza koofizialen erabilera Egoitza Elektronikoan

Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen seigarren xedapen gehigarriak, lehenengo paragrafoan, ezartzen du herritarrek administrazio publikoekiko baliabide elektronikoen bidez dituzten harremanetan Estatuko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan.

Horretarako, hizkuntza koofizialtasuna duten lurraldeen gainean eskumena duten titularren egoitza elektronikoek aukera emanen dute beren eduki eta zerbitzuetara dagozkien hizkuntzetan sartzeko.

Prozeduren kudeaketa elektronikoan erabilitako sistemak eta aplikazioak hizkuntza koofizialen erabilerari dagokionez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 36. artikuluan xedatutakora egokituko dira.

Egoitza honetako edozein lekutan hizkuntza koofizialak erabiltzeak ez du esan nahi egoitza horretako prozedura guztietan onartzen direnik. Kasu bakoitzean, arestian aipatutako prozedura-araudia aplikatuko da.

Aplikatuko den zuzenbidea eta jurisdikzio eskuduna

Lege-ohar hau osatzen duten terminoekin gatazkarik edo haiek interpretatzeko orduan arazorik balego, edo Egoitza honekin lotutako zerbitzuekin lotutako beste arazorik balego, Espainiako legea aplikatuko da.

Egoitza bisitatzean edo hartan ager daitezkeen zerbitzuak erabiltzean gatazkarik gertatuko balitz, Justiziako Ministerioak eta Erabiltzaileak azken honen helbideari dagozkion Epaitegietan eta Auzitegietan ebatziko da, hura Espainiako lurraldean badago.​