Menu nagusia

Irisgarritasuna

2022/07/27

Irisgarritasun adierazpena

Aurkezpena:

Justizia Ministerioak bere Webgunea irisgarri egiteko konpromisoa hartu du 1112/2018 Errege Dekretua beteaz, irailaren 7koa, Sektore Publikoko Webguneen eta Gailu mugikorrentzako aplikazioen erabilerraztasunaren ingurukoa, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 Zuzentaraua (EB), 2016ko urriaren 26koa.

 Irisgarritasun adierazpen hau webguneari aplikatzen zaio, eta kanpo uzten ditu beste Domeinu batzuetatik datozen txertatutako dokumentuak.

Betetze egoera:

 Webgune honek zati batean betetzen du 1112/2018 Errege Dekretua, jarraian adierazten diren alderdiak betetzen ez dituelako.

Eduki ez irisgarria:

 Hurrengo edukia ez dago Irisgarri hurrengo arrazoiengatik:

1.       Ez du betetzen 1112/2018 Errege Dekretua:

1.       Formulario batzuetan, erabiltzailearen informazioa biltzen duen sarrerako eremuak ez du xedea identifikatuta [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.1.3.5 betekizuna Sarreraren xedearen identifikazioa].

2.       Zenbait orritan, kolorea erabili da informazioa transmititzeko, Ekintza bat adierazteko, erantzun bat probokatzeko edo elementu bisual bat bereizteko [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.1.4.1 zenbakiko betekizuna, kolorearen erabilera].

3.       Orri batzuetan, testu edo irudien kontraste erlazioa baliteke ez izatea 4.5:1 edo handiagoa [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.1.4.3 betekizuna]

4.       Orrialde batzuetan, elementu batzuek ez dute teklatuaren gunea [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.2.1.1 betekizuna Teklatua]

5.       Kasuren batean, orriren batek baliteke ez izatea orriaren izenburua identifikatuta [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.2.4.2 betekizuna, orrien izenburua]

6.       Orriren batzuetan, erabiltzailearen interfazearen osagaiek (adibidez, formulario-elementuak, estekak eta script-ek sortutako osagaiak) ez dute betetzen irisgarritasun-jarraibideek gomendatutako egitura [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.4.1.2 eta 10.4.1.2 betekizunak, Segida adierazgarria eta Izena, betekizuna, balioa].

7.       Orri batzuetan, baliteke egoera-mezuak funtzioen edo propietateen bidez programatuta ez egotea [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.4.1.3 betekizuna, egoera mezuak].

8.       Formularioren batean testuinguru-aldaketa automatikoren bat gerta liteke, erabiltzaileari ohartarazi gabe. [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.3.3.2 betekizuna, etiketak eta jarraibideak].

9.       Kasuren batean, baliteke sarrera erroreren bat egotea eremu/formularioren batean, eta erabiltzaileari hura konpontzeko iradokizunik ez ematea [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.3.3.3 betekizuna, Erroreen aurrean iradokizuna]

10.   Zenbait orritan, atributuak edo IDak errepikatuta egon daitezke [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 9.4.1.1 betekizuna, prozesatzea]

11.   Irudi batzuk ez daude etiketatuta edo testu-aukera generikoa dute [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 10.1.1.1 betekizuna, testua ez den edukia].

12.   Dokumenturen batean baliteke edukiak bere funtzioa ez betetzea edo informazioa galtzea edukia gehitzean [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 10.1.4.10 betekizuna, testua berriz doitzea].

13.   Dokumenturen batean, informazioa, egitura eta erlazioak ez daude softwarean oinarrituta edo ez dute beste aukerarik testu gisa [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 10.1.3.1 betekizuna, informazioa eta erlazioak].

14.   Dokumenturen batek ez du programaz definituta gutxienez irakurketa-sekuentzia zuzen bat, eta dokumenturen batean erabiltzailearen interfazearen osagaiek (adibidez, formulario-elementuak, estekak eta script-ek sortutako osagaiak) ez dute betetzen irisgarritasun-jarraibideek gomendatutako egitura [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 10.1.3.2 eta 10.4.1.2 betekizunak, Segida adierazgarria eta Izena, betekizuna, balioa].

15.   Kasuren batean, dokumenturen batek baliteke ez izatea orriaren izenburua identifikatuta [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 10.2.4.2 betekizuna, orrien izenburua].

16.   Orriren batean ez da adierazi erabiltzen den hizkuntza lehenetsia [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 10.3.1.1 betekizuna, Orriaren hizkuntza].

17.   Dokumenturen batean, baliteke teklatu bidezko arakatze sekuentzialak ordena sendo bat ez izatea [UNE-EN 301549:2021-03 arauaren 10.2.4.3 betekizuna, fokuaren ordena].​

2.       Neurriz kanpoko karga:

1.       ​Ez dagokio.

3.       Edukia ez da sartzen aplikatuko den Legeriaren arloan:

1.       2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako ofimatika-artxiboak PDF formatuan eta beste formatu batzuetan egon daitezke, irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen ez badituzte. Baina saiatu da gehienak betetzea.

2.       Baliteke Justizia Ministerioak garatu ez dituen edo haren kontrolpean ez dauden hirugarrenen edukiak egotea; esate baterako, artxibo ofimatikoak.

3.       2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako aurretik grabatutako fitxategiak irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituztenak.​

Irisgarritasun adierazpen honen prestakuntza:

Adierazpen hau 27/07/2022 egunean prestatu zen.

Aitorpena prestatzeko erabili den metodoa kanpoko enpresa espezializatu batek egindako autoebaluazio bat izan da, 2018/1524 Betearazpen Erabakiaren (EU) eta dagokion emaitza-txostenaren arabera egindako orrialde-lagin bati buruzkoa 27/07/2022 egunean.

Adierazpenaren azken zuzenketa: 26/07​​/2022

Oharrak eta kontakturako datuak

Irisgarritasunaren betekizunen inguruko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 Edren 10.2.a artikulua, esaterako:

●        Webgune honek urra dezakeen guztiaren berri eman.

●        Edukian sartzeko beste zailtasunak transmititu.

●        Egin beste galdera edo hobetzeko iradokizun webgunearen irisgarritasunaren inguruan, honen bitartez.

Halako komunikaziorako, hurrengo komunikabideak dituzu:

●        Harremaneta​rako formulario.

●        Telefonoa: 902 007 214/91 837 22 95.

1112/2018 EDren 10.2b artikuluaren arabera, hurrengoak ere aukez daitezke:

●        1113/2018 EDren betekizunak betetzeari buruzko kexa.​

●        Hurrengoen inguruko informazio irisgarriaren eskakizuna:

●        1112/2018 ED aplikatzeko eremutik salbuetsita dauden edukiak, 3. Eta 4. ataletan zehazten denaren arabera.

●        Neurriz kanpoko karga ezartzeagatik irisgarritasun-baldintzak betetzetik salbuetsita dauden edukiak.

Informazio eskuragarriaren eskaeran, argi eta garbi zehaztu behar dira egitateak, arrazoiak eta eskaera, arrazoizko eta bidezko eskaera dela egiaztatzeko.

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoko Instantzia Orokorraren bidez egin ahal izango duzu, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako gainerako aukeretan ere.

Informazio irisgarriaren komunikazio, kexa eta eskaerak Informazio Administratiboaren eta Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusiaren Zuzendariordetza Nagusiak jaso eta aztertuko ditu.    

Erreklamazioa jartzeko prozedura:

Informazio irisgarriaren edo kexaren eskaera egin ondoren, eskaera ezetsi bada, hartutako erabakiarekin ados ez badago edo erantzunak 12.5 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunak erreklamazio bat hasi ahal izango du. Era berean, erreklamazio bat jartzen ahalko da hogei egun balioduneko epea erantzunik jaso gabe iragan bada.

Erreklamazioa  Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoko Instantzia Orokorraren ​​bidez aurkez daiteke, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako gainerako aukeretan ere.

Erreklamazioak Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak jaso eta aztertuko ditu.

Hautazko edukia:

Hobekuntza plan bat ari gara garatzen hautemandako urraketa horiek lantzeko eta etorkizunean zehaztutako irisgarritasun irizpide guztiak betetzen jarraitzeko.

Kolore aldaketa eta letra tamaina:

Web gune hau orriaren tamaina, kolorea eta atzealdea aldatzeko diseinatuta dago, nabigatzaileen konfigurazio estandarreko aukeren bidez.

Testuko letraren tamaina aldatzeko nabigatzaile nagusienetan, erabili hurrengo menuak:

●    Micr​osoft Edge:

●  ​ Hutatu Konfigurazioa eta gehiago (eskuineko goiko ertzeko hiru puntuez adierazia) > Konfigurazioa > Itxura.

●  ​ Iturrietan, aukeratu letra-iturria.

​●  ​ Hautatu konfigurazioa eta gehiago > Zooma.

●    Internet Explorer:

●    ​Ikusi > Testuaren tamaina menua.

●    Ikusi > Zooma menua.


​​​●    ​Mozilla eta Firefox:

●    Ikusi > Tamaina menua.

●    Aplikazioaren menua (eskuineko goiko ertzeko hiru lerro horizontal gisa adierazia) > Tamaina.

●    Chrome:

●    Pertsonalizatu eta kontrolatu Google Chrome (eskuineko goiko ertzeko hiru puntuz adierazia) > Zooma.

●    Pertsonalizatu eta kontrolatu Google Chrome > Doikuntzak > Hizkuntza eta itxura.

●    Opera:

​●    Doikuntzak > Zooma.

●    Doikuntzak > Letra t​amaina.

●    Safari:

●    Doikuntzak > Zooma.

●    Bistaratzea > Handiagotu.

●    Bistaratzea > Handiagotu testuaren tamaina.

●    ​Android sistemak:

●    ​Doikuntzak aplikatu (engranaje edo giltza ingeles moduko batekin adierazia). Hautatu erabilgarri dauden doikuntzen zerrendatik ●  'irisgarritasun' atala eta, jarraian, sakatu 'letraren tamaina'.

●    iOS sistemak:

●​    Doikuntzak > Irisgarritasuna. Hautatu pantaila eta testuaren tamaina.

​​