Ir a Contenido

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa Justizia Ministerioaren atarirako sarbidea
Igandea, 16 Abendua 2018 18:55 Eguneratu data Ordu ofiziala
Oharra: agian ez dator ordu zehatzarekin bat.
Hortaz, informazio-izaera baino ez du; inola ere ez, ordutegia ziurtatzekoa

Menu nagusia

 
NANe edo bestelako txartel kriptografikoa erabiltzen baduzu, sartu orain txartel-irakurgailuan Lector de tarjetas
Jarraitu izapidera sartzen
Redirigiendo a Clave para verificar su identidad
Clave
Cargando

Ezkontza ziurtagiria / Ezkontza ziurtatzea

Su Registro Civil

Zerbitzu honen bidez, informazio-xede hutsa duten erregistro-datuei buruzko informazioa lor dezakezu, baina ez dira inolaz ere Erregistro Zibileko idazpenen ziurtagiritzat hartuko. Datu horiek jaiotza- eta ezkontza-inskripzio nagusietan bildutako esanguratsuenak dira. Ez dituzte inskripzio nagusitik kanpoko inskripzioetan bildu behar diren datuak barne hartzen, adibidez: izen edo abizen aldaketak, dibortzioa, nazionalitatea... Erregistro Zibilaren Legeko 39., 46., 62., 76. eta 77. artikuluetan xedatzen den modura. Ezta Tutoretza atalean xedatzen direnak ere.

Ematen den informazioa 2005eko otsailaren 14ko BOEn argitaratu zen erregistro zibiletan praktikatutako jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen inskripzioei buruzko datu informatizatuak transmititzeko Justiziaren Estatu Idazkaritzak Estatistika Institutu Nazionalari emandako kudeaketa-zereginetarako ematen da.

Ezkontza ziurtagiri elektronikoa eskatzea (norberak eskatua)
Telematikoki erabat izapidetzea

Zure ezkontza ziurtagiria eskatu, eta berehala eskura dezakezu Internet bidez. Bete ezazu orri honetan agertzen den orria.

Norberaren ziurtagiriak eska daitezke soilik; gainerako kasuetan, hainbat datu egiaztatu behar dira, eta ezin da berehalakoan egin. Norberaren datuak eskatzeko, eskatzaileak bere burua identifikatu behar du, eta, horretarako, ziurtagiri digital bat aurkeztu behar du.

Garrantzitsua: Prozedura horren bitartez, soilik 1950etik aurrerako ezkontzen ziurtagiriak eska daitezke.

Datuak aztertu, eta egiaztatuko dugu ea bide telematikoa erabiliz lor daitekeen informazioa. Informazioa eskuragarri egonez gero, berehala agertuko da zure ziurtagiria. Informazioa eskuragarri ez badago, sistemak jakinaraziko dizu ezin dela ziurtagiririk sortu.

Ezkontza ziurtagiri elektronikoak egiaztatze
Telematikoki erabat izapidetzea

Ezkontza ziurtagiri elektronikoak eskatu dituzten erakundeek edo pertsonek egiaztatu behar dute ziurtagiriak baliodunak direla, honako atal honetan: EKSren bitartez dokumentuak egiaztatzea (dokumentuan ageri den EKS idatzi behar da).

Ezkontza ziurtagiria eskatzea
Izapidetze telematiko partziala

Erregistro zibiletan, bide telematikoa erabiliz eska daitezke ziurtagiriak, baldin eta izen-ematea zerrendako erregistro zibil informatizatuetan agertzen bada. Hemendik gutxira, gainera, informatizazio prozesuan sartzen ari diren erregistro zibilak ere gehituko ditugu.

Prozedura hori erabiliz eskatutako ziurtagiriak posta arruntez bidaliko ditugu, eskaeran zehaztutako helbidera. Edonola ere, ziurtagiriak aurrez aurre ere jaso daitezke, baldin eta eskaeran espresuki adierazten bada.

Interesatuak ziurtagiriak aurrez aurre jaso nahiko balitu, Erregistro Zibilak berak jakinaraziko du zein egunetatik aurrera joan daitekeen bila.