Ir a Contenido

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa Justizia Ministerioaren atarirako sarbidea
Ostirala, 24 Maiatza 2019 21:14 Eguneratu data Ordu ofiziala
Oharra: agian ez dator ordu zehatzarekin bat.
Hortaz, informazio-izaera baino ez du; inola ere ez, ordutegia ziurtatzekoa

Menu nagusia

 
NANe edo bestelako txartel kriptografikoa erabiltzen baduzu, sartu orain txartel-irakurgailuan Lector de tarjetas
Jarraitu izapidera sartzen
Redirigiendo a Clave para verificar su identidad
Clave
Cargando

Ohar elektronikoaren

Ohar elektronikoaren egoera kontsultatzea eta deskargatzea
Izapidetze telematiko partziala

Orri honen bidez deskarga daiteke ohar elektronikoa. Oharra eskatu diozun agintaritzak “Oharra eskatu izanaren frogagiria”-ren dokumentuan emandako erabiltzaile-izenarekin (eskatzailearen NAN zenbakia) eta pasahitzarekin identifikatu beharko duzu.

30 egun naturaleko epean deskargatu beharko da ohar elektronikoa, oharra deskargatzeko moduan dagoela jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Epe hori amaitzen denean, ohar elektronikoa ez da eskatzaileak deskargatzeko moduan egongo, eta herritarrak ohar berri bat eskatu beharko du.

Izapide hori egiteari buruzko laguntza topatuko duzu hemen (PDF. 336 KB).

Bukaerako oharren erregistro elektronikoa kontsultatzea
Izapidetze telematiko partziala

EKSren (Egiaztapen Kode Segurua) bidezko oharren egiazkotasuna eta osotasuna frogatzea

Interesa duten guztiek eta oharra dakarren dokumentua jasoko dutenek egiazta dezakete Oharraren baliotasuna orri honen bidez. Halako kontsultaren bat egiteko, oharraren dokumentuan agertzen diren hurrengo elementuak eskatuko dira: Egiaztapen Kode Segurua (EKS), Oharraren zenbakia eta igorpen data.

Bilaketa ondo egiten bada, Eskumendun Agintaritzak igorriko duen oharra PDF formatuan ikusteko aukera emango da, baina sinadura elektronikorik eta eranskin gisa oharra dakarren dokumentu publikorik gabe. Irudi horrek aurkeztutako oharraren konparaketa bisuala egiteko aukera emango du.

Oharren erregistroak Espainian igorri diren ohar guztiei buruzko informazioa du, Notarioek bidalitakoei buruzkoa izan ezik.

Izapide hori egiteari buruzko laguntza topatuko duzu hemen (PDF. 430 KB).

Euskarri elektronikoan egindako bukaerako oharretarako bakarrik (baliozkotu bukaerako oharrerako sinadura)
Izapidetze telematiko partziala

Ohar elektronikoaren gaineko sinadura digitala egiaztatzeko aukera izango duzu hemen. Zerbitzu hori erabiltzeko, oharraren dokumentuan agertzen diren hurrengo elementuak eman beharko dira: Egiaztapen Kode Segurua (EKS), Oharraren zenbakia eta igorpen-data.

Ohar elektronikoaren gaineko sinadura digitalaren baliotasuna egiaztatzeko, oharraren dokumentu elektronikoa igo beharko da, sistemak sinadura elektronikoa baliozkotzat jo dezan. Oharra baliozkotzat jotzen bada, sistemak balioztatze-leiho bat erakutsiko du; bertan, ohar elektronikoa sinatzeko erabilitako ziurtagiriaren datu batzuk ikusi ahal izango dira, eta dena zuzen dagoela adierazten duen baliozkotze-ikur bat agertuko da.

Izapide hori egiteari buruzko laguntza topatuko duzu hemen (PDF. 457 KB).

Oharra ezarri den dokumentu osoa egiaztatzea
Izapidetze telematiko partziala

Ohar elektronikoaren gaineko sinadura digitala egiaztatzeko aukera izango duzu hemen. Zerbitzu hori erabiltzeko, oharraren dokumentuan agertzen diren hurrengo elementuak eman beharko dira: Egiaztapen Kode Segurua (EKS), Oharraren zenbakia eta igorpen-data.

Oharra dakarren dokumentu publikoa jasoko dutenek izapide honen bidez izango dute aukera dokumentu osoa egiaztatzeko. Izapide horri esker, dokumentu elektroniko bat eta ohar elektronikoa bidali zen dokumentua berdinak direla bermatu daiteke.

Eskumendun Agintaritzek digitalizatutako paperezko euskarrian igorri diren dokumentuen kasuan, dokumentu osoa egiaztatu nahi bada, Eskumendun Agintaritzak emandako kopia elektronikoa eman beharko zaio sistemari.

Izapide hori egiteari buruzko laguntza topatuko duzu hemen (PDF. 372 KB).

Beste hizkuntzatan erabilgarri dauden testuak:

Frantziako bandera   Bukaerako oharra izapidetzeko informazioa frantsesez (PDF. 2,18 MB)

Bandera de Rusia   Bukaerako oharra izapidetzeko informazioa errusieraz (PDF. 2,27 MB)

Lotutako informazioa