Ir a Contenido

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa Justizia Ministerioaren atarirako sarbidea
Igandea, 16 Abendua 2018 19:18 Eguneratu data Ordu ofiziala
Oharra: agian ez dator ordu zehatzarekin bat.
Hortaz, informazio-izaera baino ez du; inola ere ez, ordutegia ziurtatzekoa

Menu nagusia

Justizia Ministerioaren datu irekiak

Informazioaren berrerabilpena sektore publikoan

Atal honetan Justizia Ministerioak estatuko sektore publikoari zuzenduta argitaratzen duen informazioa kontsultatu ahalko duzu, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legearekin bat eginda.

Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu, zoaz atari honetara datos.gob.es, on es recullen totes les iniciatives en aquest àmbit, i el catàleg d'informació pública de l'Administració General de l'Estat.

Justizia Ministerioaren datu irekien katalogoa

Kontsultatu Justizia Ministerioak argitaratutako datuak des del catàleg de l'Administració General de l'Estat.

Jar zaitez gurekin harremanetan

Justizia Idazkariordetza, San Bernardo 45, 28071 Madril

Lotutako araudia

Lege-oharra

Baldintza orokorrak nahitaezkoak dira

Baldintza orokor hauek (webgune honetan eskuragarri: www.datos.gob.es/avisolegal informazioa berrerabiltzen duen edonori eragingo diote, baldintza horien pean dauden dokumentuak erabiltzeagatik bakarrik.

Jabetza intelektualeko eskubideen berrerabilpen zein lagapen ez esklusiboen baimenak

Baldintza orokor hauek barne hartzen dituzten dokumentuak helburu komertzial zein ez komertzialetarako erabiltzeko baimena ematen dute. Berrerabilpen hitzaz ulertzen da pertsona fisiko zein juridikoek, helburu komertzial zein ez komertzialetarako Estatuko Administrazio Orokorreko organoek erabiltzen dituzten dokumentuak erabiltzea, betiere erabilera hori administrazio publikoaren jardueratzat hartzen ez denean. Halaber, urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2 artikuluak zerrendatzen dituen sektore publikoko erakunde eta entitateek erabiltzen dituzten dokumentuak ere barne hartzen ditu. Errege Dekretu horrek estatuko sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen du. Baimendutako erabilpenak izan daitezke, besteak beste, informazioa kopiatzea, hedatzea, aldatzea, egokitzea, ateratzea, berrordenatzea eta konbinatzea.

Dokumentuaren kontzeptua sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 3. artikuluaren 2. atalak xedatzen duena da. Hortaz, informazio oro biltzen du, haren euskarri material zein elektronikoa edozein dela ere, eta erabiltzen duen adierazpen grafikoa, entzutezkoa edo irudizkoa den erreparatu gabe. Beraz, informazioaren maila bananduenak ere barne hartzen ditu.

Baimen horrek, halaber, dokumentuen jabetza intelektualeko eskubideak doan eta era ez esklusiboan lagatzen ditu, hala badagokio. Hala, baimendutako berrerabilpen jarduera aurrera eramateko beharrezkoak diren erreprodukzio, banaketa, jakinarazpen publiko edo eraldaketa ekintzak ere baimenduta egongo dira, edozein modalitatetan eta formatutan, pertsona guztientzako eta Legeak onartzen duen gehiengo epean.

Berrerabilpenerako baldintza orokorrak

Dokumentuak berrerabiltzeko baldintza orokor hauek nahitaez bete behar dira:

  1. Debekatuta dago informazioaren zentzua desnaturalizatzea.
  2. Berrerabiltzen diren dokumentuen iturria aipatu behar da. Aipamen hori honela egin daiteke: “Datuen jatorria: Justizia Ministerioa”
  3. Berrerabiltzen diren dokumentuak azkenekoz noiz eguneratu ziren aipatu behar da, betiere jatorrizko dokumentuak informazio hori ematen duenean.
  4. Ezin izango da adierazi edo iradoki Justizia Ministerioak, berrerabilitako informazioaren jabeak, berrerabilpen horretan parte hartzen duela edo berorri babesa ematen diola.
  5. Halaber, ezin izango dira aldatu edo ezabatu berrerabilitako dokumentuak bildu ditzakeen eguneratze-datari eta berrerabilpen baldintzei buruzko metadatuak.

Erantzukizuna baztertzea

Datuak berrerabiltzen dituzten erabiltzaile zein ordezkariek euren erantzukizun eta arriskupean egingo dute, eta jarduerak sor litzakeen kalteen inguruan erantzukizun osoa izango dute.

Justizia Ministerioa ez da izango informazioa berrerabiltzen dutenen erantzule, ezta jarduera haren ondorioz sortutako kalteek edo galera ekonomikoek zuzenean edo zeharka eragin ditzaketen kalte ekonomiko edo materialena, edo datuetako kalteena ere. Justizia Ministerioak ez du bermatzen berrerabili daitezkeen dokumentuek beti berdin jarraituko dutenik, ez edukiari ez formari dagokionez, eta haietan aurki daitezkeen akats edo omisioen erantzukizunik ere ez du izango.

Dokumentuak berrerabiltzen dituenaren erantzukizuna

Dokumentuak berrerabiltzen dituenak sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko araudiarekin bat jardun beharko du, besteak beste, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. artikuluak ezartzen duen zigor erregimena.