Ir a Contenido

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoa Justizia Ministerioaren atarirako sarbidea
Asteartea, 16 Uztaila 2019 17:16 Eguneratu data Ordu ofiziala
Oharra: agian ez dator ordu zehatzarekin bat.
Hortaz, informazio-izaera baino ez du; inola ere ez, ordutegia ziurtatzekoa

Menu nagusia

Informazio orokorra

Justizia Ministerioaren Egoitza Nagusiaren bidez, ez da datu pertsonalik jasotzen, baimenik gabe. Interesatuak emandako datuak dagokion prozeduran edo jardutean aurreikusitako xedeetarako bakarrik erabiliko dira.

Datu horiek ez ditu inola ere hirugarren batek erabiliko eta ez zaizkion hirugarren bati lagako, ez bada eragindakoaren onespen ageriarekin, edo 15/1999 Legean, abenduaren 13koan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusitako suposizioetan.

15/1999 Lege Organiko horretan eta 1720/2007 Errege Dekretuan, abenduaren 21ekoan, hura garatzen duen Araudia onartu zuenari buruzkoan, xedatutako betez, datuak ematen dituenak edozein unetan erabil dezake datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko edo horiei aurka egiteko eskubidea, arauak zehazten duen moduan.

Pribatutasun-politika hau egoitzaren orrietan aplikatzeko da, eta ez da bermatzen webgune honekin egindako esteken bidez, ez eta webgune honek beste batzuekin dituen esteken bidez ere.

1671/2009 Errege Dekretuak, azaroaren 6koak 6.1 g) artikuluan xedatzen duenez, eDatuak Babesteko Espainiako Agentziaren Egoitza Elektronikorako esteka bat hartzen da barnean.